Iban Tarsicio eta Iñigo Peña podiumera igo ziren Zornotzan

Anboto 2013ko uzt. 18a, 12:15
Joan zen asteburuan Amorebieta-Etxanoko lehenengo rallysprinta izan zen, eta Durangalde Racing Elkarteko Iban Tarsiciok eta Iñigo Peñak podiumera igotzea lortu zuten hirugarren tokian sailkatuta

Joan zen asteburuan Amorebieta-Etxanoko lehenengo rallysprinta izan zen, eta Durangalde Racing Elkarteko Iban Tarsiciok eta Iñigo Peñak podiumera igotzea lortu zuten hirugarren tokian sailkatuta.

 

Iker Gayoso-Diego Fernandez eta Gorka Antxustegi-Xabat Urresti bikoteak geratu ziren aurreneko bi tokietan.

 

Zornotzan batutako puntuekin, Rallysprinten Euskal Txapelketako lider jarraitzen dute Tarsiciok eta Peñak, 175,75 punturekin. Joxe Labaka bigarrenari bost puntuko aldea ateratzen diote; Iker Gayoso hirugarrenari, berriz, 26 puntukoa. Hiru rallysprint falta dira txapelketa amaitzeko: Eibarren, Fiteron eta Aramaion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!