Alañak hiru domina irabazi ditu Bizkaiko txapelketan

Anboto 2013ko uzt. 3a, 08:46

Joan zen asteburuan, Bizkaiko igeriketa txapelketa jokatu zuten Santurtzin, eta Durangaldeko talde bitako igerilariek bost domina irabazi zituzten. Durangoko Tabira Igeriketa Taldeak lau domina lortu zituen, horietako hiru Aitor Alañaren eskutik

Joan zen asteburuan, Bizkaiko igeriketa txapelketa jokatu zuten Santurtzin, eta Durangaldeko talde bitako igerilariek bost domina irabazi zituzten. Durangoko Tabira Igeriketa Taldeak lau domina lortu zituen, horietako hiru Aitor Alañaren eskutik.

 

Haur kategorian (lehen urtekoa) Alañak zilarrezko domina bana jantzi zuen 200 metroko bizkar-igeriketan eta 100 metroko bular-igeriketan, eta, brontzea eskuratu zuen 100 metroko bizkar-igeriketan. Talde bereko Imanol Irizarrek brontzea eskuratu zuen tximeleta-eran haur kategoriako bigarren urtean.

 

Bosgarren domina Abadiñoko Astola Igeriketa taldeko Olaia Zuberok irabazi zuen, 100 metro librean eta haur- kategorian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!