Futbito maratoia eta futbol 7 txapelketa daude eskualdean

Anboto 2013ko eka. 7a, 08:08

Maratoiak Berrizen eta Mallabian izango dira; futbol 7 txapelketa uztailean amaituko da Elorrion

Maratoiak Berrizen eta Mallabian izango dira; futbol 7 txapelketa uztailean amaituko da Elorrion.

 

Gaur, bihar eta etzi 29. Futbito Maratoia antolatu dute Berrizko Berrioiz eta Gorostia guraso elkarteek. Guztira, 32 taldek parte hartu dezakete gaur 19:00etatik aurrera kiroldegian garatuko den maratoian. Mallabian ekainaren 14tik 17rako antolatu dute euskararen aldeko futbito maratoia.

 

Ekainaren 10era arte eman daiteke izena: 669 028 718 (70 euro). Telefono berean Mallabian ekainaren 17an hasiko den tenis txapelketarako izen-ematea ere egin daiteke.

 

Elorrion, berriz, ‘Elorrio Uria’ futbol 7 txapelketa hasi dute, eta uztailaren 4an jokatu gura dituzte finalak, Balendin Berrio- Otxoa egunean. Multzo bitan banatuta, hamar talde dabiltza lehian: Abadiño eta Ermuko bana eta Elorrioko zortzi. Astelehen, martitzen eta eguenetan jokatuko dituzte partiduak, 19:00etan hasita, Eleizalden.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!