Final laurdenak arte heldu da Elorrioren eta Mallabiaren abentura Bizkaiko Herri Arteko XLIV. Pilota Txapelketan. Arrankudiagak eta Markinak kanporatu dituzte.
Durangaldea ordezkari barik geratu da herri arteko txapelketan. Elorrio Arrankudiagak kanporatu du. Aurreko kanporaketa denetan legez, Igor Azpirik eta Jon Landaburuk nagusietako partidu biak erraz irabazi dituzte, baina kadeteetan eta gazteetan gehiago izan da Arrankudiaga. Mallabiak ez du aukerarik izan Markina ahaltsuaren kontra eta joaneko eta itzuliko partidu denak galdu ditu. Nolanahi ere, Elorriok zein Mallabiak txapelketa ona burutu dute.
Finalderdietako batean Arrankudiagak eta Markinak elkarren kontra jokatuko dute. Bestean, Gernika eta Portugalete izango dira aurrez aurre.