Durangaldeko bertsolariak txapeldun, Eskolarteko finalean

Anboto 2013ko mai. 29a, 16:42

Durangaldeko bertsolari bi ailegatu dira txapelketaren XXX. edizioaren nagusien finaleko buruz burukora: Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra eta Txaber Altube abadiñarra. Altubek jantzi du txapela

Gaur, Bilbon jokatu dituzte Bizkaiko Eskolarteko bertsolari txapelketaren finalak, eta Durangaldeko bost bertsolarik kantatu dute bertan.

 

Durangaldeko bertsolari bi ailegatu dira txapelketaren XXX. edizioaren nagusien finaleko buruz burukora: Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra eta Txaber Altube abadiñarra. Puntuei erantzuten oso ondo aritu da Altube, eta gazteen taldean kantatu zuen anaiari dedikatu dio txapela agurrean: Zenbat aldiz egin dogun / lau errimen ariketa / ze urduri egon zaren / nire alboan tarteka / ze ondo gainditu dozun / gaur finalaren oreka / ta ze trankil hartu dozun / zure lehen txapelketa / sorpresa asko dekozuz / zure barruan gordeta / dana hartzen dozu pozez / dana hartzen dozu barrezka / Bittor txapela zuretzat / gaur merezi dozu eta.

 

\"\"

 

Lau laguneko bi taldetan aritu ziren 14 urte arteko bertsolariak: Bizkaiko ekialdea, batetik, eta mendebaldea, bestetik. Durangaldeko Bittor Altube abadiñarrak eta Iruri Altzerreka garaitarrak kantatu dute eskolarteko txapelketaren 14 urtetik beherakoen txapela irabazi zuen ekialdeko taldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!