Mallabia eta Elorrio final laurdenetara sailkatu dira

Anboto 2013ko mai. 22a, 08:51

Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte Mallabiak eta Elorriok. Atxondo, aldiz, kanpoan geratu da

Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte Mallabiak eta Elorriok. Atxondo, aldiz, kanpoan geratu da.

 

Mallabiak bat ere arazorik barik gainditu zuen Dima. Joaneko jardunaldian hiru partiduak irabazita, bueltakoan berehala zigilatu zuen hurrengo faserako txartela kadeteetako partidua 4-22 irabazita. Gazteetakoa ere erraz irabazi zuen (5-22) eta seniorretakoa izan zen kanporaketa osoan galdutako partidu bakarra: 22-2. Final laudenetan Markina izango dute arerio.

 

Elorriok gehiago sufritu zuen. Joanekoan bi partidu irabazi eta itzulikoan aurreneko biak galdu zituen Zornotzaren kontra: 22-9 kadeteetan eta 22-10 gazteetan. Nagusietan, ordea, jipoi handia eman zioten Azpirik eta Landaburuk Zornotzako bikoteari (3-22) eta Elorriok aurrera egin du. Final laurdenetan Arrankudiagaren kontra jokatuko dute.

 

Atxondo txapelketatik kanpora geratu da Gernikaren kontrako sei partiduak galduta. Bueltako hiru partiduak 22-2, 22-4 eta 22-9 galdu zituzten.

 

Azkenik, zesta puntan Durango da eskualdeko ordezkari bakarra eta Berriaturen kontrako joanekoan partidu bat irabazi dute: 30-27, kadeteetan. Gazteetan (14-35) eta nagusietan (11-35) galdu egin zuten.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!