Sasikoa B-ren garaipenak igoera ahalbidetu dio Presion Break-eri

Anboto 2013ko mai. 21a, 08:38

Presion Break taldeko jokalariak Bilboko harmailetan animatzen zituztela, Sasikoa Bk 4-5 irabazi zion domekan Zorrotzako liderrari. Garaipen horri esker, jaitsiera ekidin dute eta Presion Break taldeari liga eman diote

Presion Break taldeko jokalariak Bilboko harmailetan animatzen zituztela Sasikoa Bk 4-5 irabazi zion atzo Zorrotzako liderrari. Garaipen horri esker, jaitsiera ekidin dute eta Presion Break taldeari liga eman diote.

 

Zapatuan Berrizko Presion Break taldeak 3-4 menderatu zuen Ibaizabal etxetik kanpora. Ondorioz, lider ipini ziren; Euskal Ligarako igoera zuzena ahalbidetzen duen aurreneko postuan egin zuten lo. Baina domekan Zorrotzakok puntu behar larrian zegoen Sasikoa B menderatzen bazuen, berriro promozio postura jaitsiko ziren berriztarrak. Beraz, Sasikoako zaleei Presion Break taldeko jokalariak batu zitzaizkien domekan Bilboko harmailetan.Sasikoa Bk partidu itzela jokatu eta 4-5 menderatu zuen Zorrotzako. Sasikoako jokalariek pozez gainezko ospatu zuten garaipena, azken jardunaldian eta liderraren aurka Maila Gorenari eustea lortu zutelako. Presion Break-eko jokalarien poza ere ez zen txikiagoa liga txapeldun geratu eta Euskal Ligara igotzeko eskubidea irabazi zutelako.

 

Igo ez igo, ezbaian

 

Maila Gorenetik Euskal Ligara koska handia dago, batez ere, ekonomikoki. Euskal Ligari aurre egiteko behar den aurrekontuak ez du zerikusirik Maila Gorenekoagaz. Horregatik, Presion Break taldeko Jonathan Herbellak onartzen duenez, “gure helburu nagusia liga irabaztea zen”. Orain sei urte taldea sortu zutenetik “igoera bi lortuta genituen, baina sekula ezin izan dugu liga txapeldun geratu”. Helburua beteta ikusteke dago Euskal Ligara igotzeko eskubidea gauzatuko duten ala ez: “Hasieran igoerari uko egitea pentsatuta geneukan, baina orain dudatan gaude”. Aste honetan taldekideak batzartu egingo dira erabaki bat hartzeko.

 

Presion Break taldeko argazkia (Kepa Aginako)

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!