Elorrioko Kilauea irabazle

Anboto 2013ko mai. 20a, 12:49

Kilauea taldeak irabazi du Durangaldeko Lehenengo Maketa Lehiaketa. Barikuan, Plateruenean aritu ziren lehiaketaren finalera ailegaturiko lau taldeak: Kilauea, Krome, Doktors Klub eta Raxfer. Elorrioko laukoteak eraman zuen 1800 euroko sari nagusia.

Sari nagusiaz gainera, euskarazko kantarik onenaren saria ere banatu zuten barikuan. Iurretako Krome boskote gazteak irabazi zuen 500 euroko sari hori.

Bizkaiko Aldundiaren Gaztedi Planean parte hartzen duten Iurreta, Durango, Abadiño eta Zornotzako udalek elkarlanean antolatu dute Durangaldeko Maketa Lehiaketaren lehenengo edizio hau.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!