Gaur Bergaran jokatuko den Partida Azkarren Euskadiko Xake Txapelketa lehiatzeko sailkatu dira Elorrioko Zaldi Baltza eta Abadiñoko xake taldeak.
Buruz burukora Abadiñoko batzuk sailkatu dira, baina ez dute jokatuko. Bestalde, oraintsu Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa irabazi dute Jon Lagosek eta Adrian Martinezek nork bere mailan.