Santesteban, Eskamendi eta Sanz txapeldun

Anboto 2013ko mai. 15a, 09:14

Joan zen zapatuan Iurretan hasi eta amaitu zen Bizkaikoloreak lasterketan Euskadiko txapeldunak erabaki ziren

Joan zen zapatuan Iurretan hasi eta amaitu zen Bizkaikoloreak lasterketan Euskadiko txapeldunak erabaki ziren. Elite eta 23 urtez azpiko irabazleak Bizkaia-Durango taldekoak dira: Ane Santesteban eta Dorleta Eskamendi. Eurak izan ziren lehen eukaldunak. Junior mailan Iurretako CAF Engineeering taldeko Ainara Sanz Vazek irabazi zuen.

 

Junior eta nagusietako lasterketa azkarra izan zen eta hasieratik erasokor azaldu ziren Bizkaia-Durango eta Lointek taldeak. Amorebietatik bigarren bider igaro zirenean, ihesaldi bat sortu zuten Lointek taldeko Ana Usabiaga eta Sheyla Gutierrezek, eta, Bizkaia-Durangoko Ane Santesteban eta Dorleta Eskamendik. Minutu bateko aldea hartu zuten, baina Elorrioko harbidera 20 segundoko aldeagaz bakarrik heldu ziren. Orduan, tropeletik erasoa jo zuen Lointek taldeko Elena Utrobinak; aurrekoekin bat egin eta bakarrik ihes egitea lortu zuen harbidean. Azkenean, lasterketa bera irabazi ez arren, Ane Santesteban eta Dorleta Eskamendi izan ziren lehen euskaldunak elite eta 23 urtez azpikoan eta Euskadiko txapela jantzi zuten.

 

Junior mailan CAF Engineering taldeko Ziortza Isasi erori egin zen eta ezin izan zuen lasterketa amaitu faboritoen artean zegoenean. Bere taldekide  Ainara Sanz-Vaz geratu zen Euskadiko txapeldun. Lasterketa bera Alicia Gonzalez asturiarrak irabazi zuen.

 

Kadeteetan Mirian Gardachalek irabazi zuen lasterketa eta bera da Euskadiko txapelduna.

 


\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!