Mario Gonzalezek Bidasoako Itzulia eman dio Baque-Campos taldeari

Anboto 2013ko mai. 14a, 13:58

Cafes Baque-Conservas Campos taldeak garaipen handia lortu du Bidasoako Itzulian. Gonzalezek sailkapen orokorraz gainera, azken etapa ere irabazi zuen.

Cafes Baque-Conservas Campos taldeak garaipen handia lortu du Bidasoako Itzulian.Gonzalezek sailkapen orokorraz gainera, azken etapa ere irabazi zuen.

 

Emankorra, oso emankorra izan da Bidasoako Itzulia Cafes Baque-Conservas Campo taldearentzat. David Etxebarria zuzendariaren gidaritzapean aurten abiatu duten proiektu berria bere fruituak ematen hasi da. Mario Gonzalezek (Torrelavega, Kantabria, 1992) Irunen hasi eta amaitu zen azken etapa irabazteaz batera Bidasoako Itzuliko liderraren maillot hori prestigiotsua ere jantzi zuen joan zen zapatuan. Lorpen bi horiei Peio Goikoetxeak (Ermua, 1992) irabazitako tarteko helmugen sailkapena gehitu behar zaie. Era berean, ez da ahaztu behar Bidasoako Itzuliko lehenengo etapan Paul Usabel (Atxondo, 1991) hirugarren sailkatu eta podiumera igo zela.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!