Abadiñok 4-2 irabazi dio Berriatukori etxean eta Zalduak 2-5 menderatu du Gatika B kanpoan.
Abadiñok eta Berriatukok partidu gorabeheratsua jokatu zuten. Abadiño aurreratu zen Jokin Idirinen gol baten bidez. Berriatukok buelta eman zion partiduari eta lehen zatia amaitu orduko Jon Sanchezek berdindu egin zuen neurketa. Bigarren zatian Alain Azkaratek abantaila eman zion berriro Abadiñori eta partiduaren hondarrean Jon Sanchezek sartutako beste gol batek lasaitasuna eta festa ekarri zituen harmailetara. Ondorioz, Abadiño futbol taldeak bigarren urtez jarraian mailaz igotzea lortu du.
Zaldua orain urte bi Maila Gorenera igo eta iaz jaitsi egin zen. Aurten berriro itzultzea lortu dute. Zalduak etxean ez du partidurik galdu denboraldi osoan: 12 garaipen eta lau berdinketa.
Abadiñoren igoera. Irudietako gola Jon Sanchezena da eta osteko adierazpenak Jurdan Salterainenak dira:
Zaldua futbol taldea:
Zalduako jokalariak igoera ospatzen. Iturria: zaldiblog-kirolak.blogspot.com.es/