Dudeako San Migel baselizan joko du biolin, txelo eta piano hirukote horrek, gaur, 20:00etan hasita.
Ganbera musikaren bost kontzertu eskainiko ditu Eleizetan musika zikloak. Maiatzean denak. Feten Feten taldeak zabaldu zuen joan zen zapatuan jaialdia, eta bihar izango da hurrengo hitzordua. Gombau taldeko hiru musikariek joko dute Dudeako San Migel baselizan, 20:00etan, gaur.
Carlos Benito de la Gala biolinista eta Alberto Gorrochategui Blanco txelista kantabriarrak, eta Carlos Galán Lago pianista asturiarra dira Gombau taldeko musikariak. Klasizismoko, Erromantizismoko, eta XX. eta XXI. mendeko piezen errepertorioa daukate prestatuta.
Maiatzaren 19, 24 eta 26an izango diren beste hiru kontzertu ere badauzkate lotuta Eleizetan musika zikloan. Erdi Aroko musikaren alorrean esperientzia handia duen taldeak joko du maiatzaren 19an, Bernagoitiko San Miguel elizan: La caracola de Ulises. Un viaje por la cultura mediterránea emanaldia eskainiko dute Luis Delgado, Cesar Carazo eta Jaime Muñoz musikariek.
Khantoria hirukoteak maiatzaren 24an, eta Bios Ganbera Orkestrak maiatzaren 29an, joko dute Zornotzako Eleizetan musika jaialdiaren barruan.