Zaldua eta Abadiño, biak igo daitezke gaur

Anboto 2013ko mai. 11a, 08:51

Abadiñok Berriatuko hartuko du etxean

Abadiñok Berriatuko hartuko du etxean.

 

Solobarrian Berriatukoren aurka bana berdindu eta Zalduak ezin izan zuen igoerarik ospatu joan zen zapatuan. Hala ere, bi partiduren faltan bost puntuko aldea dute. Beraz, gaur Gatikan lortu dezakete igotzea.

 

Zalduak lortu ezin izan zuena Abadiñok lortu dezake domekan, Berriatuko hartuko dutelako Astolan. Irabaziz gero, bigarren urtez segidan igotzea lortuko luke. Joan zen asteburuan igoera ospatu zutenak Iurretako gazteak dira: Maila Gorenetik, Ohorezko Mailara igo dira.

 

Areto futbolean Presion Breakek igoera promozioa segurtatu dezake asteburuan, eta Sapuberri ere igotzeko puntuan dago. Sasikoa Bk eta Gu Lagunak-ek ez jaisteko borrokan segitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!