Bidezabalek Bizkaiko Kluben arteko txapelketa irabazi du emakumeetan zein gizonetan. Emakumeetan bederatzigarren urtez jarraian irabazi du eta gizonetan hirugarren urtez segidan. Durango Kirol Kluba hirugarren sailkatu da emakumeetan.
Beste behin Bizkaiko klubik onenaren garaikurrari eutsi dio Bidezabalek gizonetan zein emakumeetan. Bata bestearen atzetik bederatzigarren aldia du emakumeen taldeak eta hirugarrena gizonenak. Emakumeen txapelketa Durangoko Landako pistan lehiatu zen. Bidezabalek inoizko talderik gazteena eraman zuen: 19 urtetik gorako Ruth Sobera eta Itziar Fernandez kenduta, gainerako denak kadete, gazte edo junior mailakoak izan ziren. Gainera, atletarik gehienak Durangaldekoak izan ziren. Bidezabalek zazpi proba irabazi zituen: Alazne Etxebarria (400 metroak), Andrea Delatorre (1.500 metroak), Naroa Martinez (3.000 metroak), Jone Calleja (luzera jauzia), Itziar Fernandez (4 kg-ko pisu jaurtiketa), Ruth Sobera (4 kg-ko mailu jaurtiketa), Leire Gorritxategi (xabalina jaurtiketa).
Gizonen taldea ere etxeko atletekin osatu zuten batez ere eta honako probak irabazi zituzten: Ander Santos (400 metroak), Gonzalo Santamaria (pertika jauzia), Igor Rodriguez (luzera jauzia), David Fuentes (mailu jaurtiketa), Asier Eizagirre (pisu jaurtiketa), Javier Santiago (5.000 metroko martxa). 4X400 metroko finalean ere nagusitu ziren.
Durango Kirol Kluba hirugarren
Emakumeetan meritu handiko hirugarren postua eskuratu zuen Durango Kirol Klubak. Gogoratu beharra dago iaz sortu zuten atletismo taldea dela. Proba bi irabazi zituzten: Eva Muñoa elorriarra disko jaurtiketan gailendu zen eta Begoña Martinez durangarra 100 metro hesietan. Horiez gainera, lehen hiruren artean hainbat atleta sartu zituzten puntu baliotsuak batuz.
Gizonetan zortzigarren sailkatu ziren. David Garciak 3.000 metro obstakuluetan eta Bryan Napan-ek xabalina jaurtiketan bigarren amaitu zuten.
Bidezabal podiumean
Durango Kirol Klubeko emakumeen taldea: