Federazio "modernoa, hurrekoa eta erakargarria" eraiki gura du Azkarateren taldeak

Anboto 2013ko mai. 3a, 15:34

Euskadiko Pilota Federakundea zuzentzeko hautagaitza ofizialki aurkeztu du gaur Fernando Azkarate elorriarra presidentegai duen taldeak. Arabako eta Bizkaiko pilota federazioetako presidenteek (Fernando Palacios eta Jose Manuel Fuentes) beren sostengua eman diote eta Azkarateren alde banatara eseri dira aurkezpen ekitaldian.

Euskadiko Pilota Federakundea zuzentzeko hautagaitza ofizialki aurkeztu du gaur Fernando Azkarate elorriarra presidentegai duen taldeak. Arabako eta Bizkaiko pilota federazioetako presidenteek (Fernando Palacios eta Jose Manuel Fuentes) beren sostengua eman diote eta Azkarateren alde banatara eseri dira aurkezpen ekitaldian.

 

‘Euskal Pilota Bideratuz’ leloagaz Kurutziaga Hotelean aurkeztu dute euren programa. Federazioak ente “modernoa, garai berritara egokitua, hurrekoa eta erakargarria” izan behar duela adierazi du Azkaratek. Tokian tokiko federazioekin “hartuemanak estutzeari” garrantzia handia eman dio, emakumeari “ateak zabalik dituen” federazioa gidatuko duela adierazi du eta euskal selekzioaren ofizialtasuneruntz “urratsak ematen” jarraitzeko asmoa erakutsi du.


Lau arlotan banatu dute programa: Kirol plangintza (txapelketak, teknifikazioa eta selekzioa) formazioa (prestakuntza, teknikariak eta epaileak), komunikazioa eta finantzaketa. Esku pilotan txapelketa asko daudela eta horiek “koordinatzeko eta modu ordenatuan eramateko beharra” dagoela azpimarratu du. Erramintan txapelketa ofizialak ahalik eta erakargarrien bihurtzen eta hedebideetan zabalkundea ematen saiatuko direla adierazi du.

Formakuntzari dagokionez, klubetan belaunaldi aldaketa ematen ari dela uste du eta jende berria ahalik eta ondoen formatuta egotea garrantzitsua dela dio. Bide horretan lan egingo dutela segurtatu du.

Komunikazio atalean, tokian tokiko federazioekin eta pilota klubekin hartueman “zuzena” izango dutela dio: “Belarriak zabaldu eta egunero hor lanean dabiltzanei entzun behar diegu, zein arazo dituzten jakin eta zelan konpondu ditzakegun jakiteko”.


Finantziazioa: “2013an ez da miraririk izango”

2010etik hona federazioaren aurrekontua erdira jaitsi dela jakinarazi du Azkaratek eta 2013ra begira “ezingo dela mirari handirik egin”. Horregatik, Munduko Pilota Biltzarragaz hartueman sendoa izatera “kasik beharturik” ei daude: “Fundazio izaera duenez hobari fiskalak dituzte eta gainera babesle onak lortzeko ahalmena du”. Horrez gainera, beste finantziabide batzuk zerrendatu ditu: Federazioaren marka ustiatzea, babesleen bila ahaleginak bibidertzea eta zozketak zein kinielak egitea, besteak beste.

Azkenik, presidentegai izateko ardura zergatik onartu duen galdetuta, ez zegoela bere asmoen artean adierazi du: “Banekien talde bat lanean zebilela eta niri parte hartzeko gonbita egin zidaten. Urte batzuk eman ditut pilota munduan ez hainbeste murgilduta, baina gustatzen zaidan arloa da. Taldean sartzea onartu nuen, baina ikasteko helburuagaz. Ez neukan buruan presidentegai izatea. Denbora aurrera joan ahala nire lankideek animatu egin ninduten eta azkenean onartu egin nuen. Hasieratik gustatu zaidan proiektua da”.

 

\'EUSKAL PILOTA BIDERATUZ\' HAUTAGAITZAREN ORGANIGRAMA

 

- PRESIDENTEA: Fernando Azkarate

             - PRESIDENTE ORDEAK: Garbiñe Usarralde eta Unai Alzibar

                            - IDAZKARIA ETA DIRUZAINA: J.A. Iñurrigarro

                                        - KIROL KOORDINATZAILEA: Kepa Arroitajauregi:

                                                        - ERRAMINTA: Jesus Perez

                                                        - NESKEN PALETA GOMA: Josu Oleaga

                                                        - ESKU PILOTA: Garbiñe Usarralde

                                                                         FEDERAZIO DELEGATUA: Jaime Otxoa

                                                        - ZESTA PUNTA: Yoni Amboage

                                                        - FRONTENISA: J.Antonio Celada


\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 \"\"

 

 

 

 

 

 

 

  

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!