Aukeratu dituzte Plateruenean joko duten lau taldeak

Anboto 2013ko mai. 2a, 12:27

Elorrioko Kilauea, Durangoko Doktor\'s Klub, Iurretako Krome eta Zornotzako Raxfer taldeak aukeratu ditu epaimahaiak, Durangaldeko I. Maketa Lehiaketan jarduteko

Elorrioko Kilauea, Durangoko Doktor\'s Klub, Iurretako Krome eta Zornotzako Raxfer taldeak aukeratu ditu epaimahaiak, Durangaldeko I. Maketa Lehiaketaren finalerako.

 

Maiatzaren 17an, Durangoko Plateruenean eskainiko duten kontzertuan erabakiko du epaimahaiak Durangaldeko I. Maketa Lehiaketaren irabazlea. Talde bakoitzak 25 minutuko zuzeneko saioa eskainiko du, Platerueneko final horretan. Epaimahaiak onen irizten dion taldeak 1.800 euroko saria jasoko du, eta 500ekoa euskarazko abestirik onenaren egileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!