Atxondo, Elorrio eta Mallabiak abantaila hartu dute herri artekoan

Anboto 2013ko api. 30a, 08:36

Atxondok hiru partiduak irabazi dizkio Bilbori. Elorriok eta Mallabik kanporaketak bideratu dituzte bi partidu irabazita. Iurretak du gatxen aurrera egitea Lemoari partidu bakarra irabazita

Atxondok hiru partiduak irabazi dizkio Bilbori. Elorriok eta Mallabik kanporaketak bideratu dituzte bi partidu irabazita. Iurretak du gatxen aurrera egitea Lemoari partidu bakarra irabazita.

 

Atxondok ezinhobeto bideratu du Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketako bigarren kanporaketa fasea eta  hanka eta erdi final zortzirenetan ditu. Bilbori hiru partiduak irabazi zizkion joaneko jardunaldian. Gainera, nahiko abantaila handiagaz irabazi zituen. Horregatik, itzulikoetan ez du ematen sorpresarik egon daitekeenik.

 

Elorriok abantaila hartu dio Zeanuriri, baina kanporaketa hau irekita dago. Elorrio erraz nagusitu zen elite mailan (4-22), baina Zeanurik erraztasun berberagaz irabazi zion gazteetan (22-4). Ematen du hurrengo kanporaketarako txartela kadeteeko partiduak erabakiko duela. Joanekoan Elorriok 19-22 irabazi zuen partidu lehiatu batean.

 

Mallabiak   gazte eta nagusien mailako partiduak irabazi zizkion Munitibarri eta kadeteetakoa galdu zuen. Kadeteetan eta nagusietan parekotasuna izan zen nagusi. Beraz, Mallabian jokatuko duten itzuliko jardunaldirako pronostikoak zabalik daude.

 

Durangaldeko ordezkarien artean aurrera egitea gatxen duena Iurreta da. Lemoari gazteetako partidua bakarrik irabazi zion eta oso alde txikiagaz: 22-20. Okerrena da kadeteetan eta nagusietan erraz galdu zuela. Aldaketa handirik ezean ez du ematen aurrera egiteko moduan egongo direnik.

 

 

FINAL HAMASEIRENAK. JOANEKO JARDUNALDIA

 

MUNITIBAR-MALLABIA (1-2):

-Kadeteak: 22-16

-Gazteak: 11-22

-Nagusiak: 17-22

 

IURRETA-LEMOA (1-2):

-Kadeteak: 4-22

-Gazteak: 22-20

-Nagusiak: 6-22

 

ZEANURI-ELORRIO (1-2):

- Kadeteak: 19-22

-Gazteak: 22-4

-Nagusiak: 4-22

 

BILBO-ATXONDO (0-3):

-Kadeteak: 11-22

-Gazteak: 7-22

-Nagusiak: 13-22

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!