Bigarren Zugan Ni Eguna ospatuko dute zapatuan, Zornotzan

Anboto 2013ko api. 26a, 09:02

Herriko Plazan egingo dute goizean emanaldia, eta Zornotza Aretoan jardungo dute 17:00etan hasita

Herriko Plazan egingo dute goizean emanaldia, eta Zornotza Aretoan jardungo dute 17:00etan hasita.

 

\"\"Markeliñe antzerki konpainiaren babesean sorturiko Zugan Ni jaialdiaren barruko ekimena da, bihar, Zornotzan egingo duten bigarren Zugan Ni Eguna. Antzerkia zein beste adierazpide batzuk baliatuta gazteek sorturiko arteen erakusketa egingo dute, goizean, Zornotzako Herriko Plazan: musika, margogintza, eta antzerkia baliatuta, esaterako.

 

Arratsaldean, 17:00etan hasita, Zugan Ni ekimenaren seigarren edizioan parte hartzen diharduten Igorre, Durango, Iurreta eta Zornotzako zazpi taldeen emanaldia izango da Zornotza Aretoan.

 

Asteon, eguaztenean Iurretan eta gaur Igorren ere izan dituzte antzerki taldeek emanaldiak, eta domekan Durangoko San Agustinen itxiko dute aurtengo jaialdia. Parte hartu duten zazpi taldeek emanaldia eskainiko dute 17:00etan, eta sari banaketa egingo dute ostean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!