Bidezabalek ezin izan du Euskadiko txapelketa berritu

Anboto 2013ko api. 15a, 10:35

Bidezabaleko emakumeen taldeak bigarren amaitu du kluben arteko Euskadiko txapelketa. Asteburu osoan zehar lider ibili ondoren, azken probetako batean, erreleboetan, deskalifikatu egin zituzten eta horrek eragotzi zien txapelketa bigarren urtez segidan irabaztea.

Bidezabaleko emakumeen taldeak bigarren amaitu du kluben arteko Euskadiko txapelketa.  Asteburu osoan zehar lider ibili ondoren, azken probetako batean, erreleboetan, deskalifikatu egin zituzten eta horrek eragotzi zien txapelketa bigarren urtez segidan irabaztea.


Donostian jokatutako kluben arteko Euskadiko txapelketa Atletico San Sebastian taldeak irabazi du emakumeetan (144 puntu). Iaz txapelketa irabazi zuen Durangoko Bidezabal bigarren sailkatu zen 138 puntugaz. 4X100 proban deskalifikatu egin zituzten eta hortxe egon zen txapela ez berritzeko gako nagusia. Bestelakoan, maila handian ibili ziren bai Bidezabal eta bai Atletico San Sebastian eta gaur egun Euskadiko klubik indartsuenak direla erakutsi zuten. Bidezabal 200, 800 eta 3.000 metrotan, eta, 3.000 metro hesietan, mailu jaurtiketan, xabalina jaurtiketan eta 4X400 errelebo proban nagusitu zen.


Gizonetan Bidezabalek bosgarren amaitu eta mailari eutsi zion (72 puntu). Iaz igoera lortu ondoren, aurten mailari eustea zuen helburu. Gainera, 3.000 metrotan nagusitzea lortu zuten. Gizonetan Real Sociedad taldeak irabazi zuen kluben arteko txapelketa 149,5 puntu batuta.


Durango Kirol Klubaren estreinaldia

Iazkoa azaroan sortu zuten Durango Kirol Klubak, emakumeen taldeagaz, lehenengoz parte hartu zuen kluben arteko txapelketan. "Irteera marran egotea garaipen handi bat da guretzako", diote klubeko kideek. Gainera, Ana Saiz bilbotorra ez beste guztiak durangaldeko atletak izan ziren. Sailkapen orokorrean zortzigarren sailkatu ziren eta proba batean nagusitzea lortu zuten. Hain zuzen, Nahai Ibarzabal azkarrena izan zen 5.000 metroko martxan. Begoña Martinezek bigarren amaitu zuen 100 metro hesietan eta bere marka pertsonala hobetu zuen (16.83 aurretik, eta, 16.77 Donostian). Izaro Telleria, uste baino makalago aurkitu zen gaisotasun baten ondorioz, eta hala ere laugarren amaitzea lortu zuen 1.500 metrotan.

 

DURANGALDEKO TALDEEK IRABAZITAKO PROBAK

 

EMAKUMEEN 200 METROAK

 

1- Eskolunbe Puente (Bidezabal)................... 26.33

2- Ainhoa Argandoña (Txindoki).................... 26.78

3- Marina Elosegi (Super Amara BAT)........... 27.12

 

EMAKUMEEN 800 METROAK

 

1- Lucia Garate (Bidezabal) ........................ 2.24.86

2- Nerea Ircio (Celigueta Barrutia)............... 2.25.59

3- Irati Zurutuza (At San Sebastian) ........... 2.26.58

 

EMAKUMEEN 3.000 METRO OZTOPOAK

 

1- Iraia Garcia (Bidezabal).............................. 11.07.80

2- Oihane Vazquez (At San Sebastian............ 12.19.64

3- Sara Insausti (Txindoki).............................. 13.34.74

 

EMAKUMEEN 3.000 METROAK

 

1- Belit Solar (Bidezabal)....................... 10.02.52

2- Elena Silvestre (At San Sebastian)........ 10.29.57

3- Nerea Sarriegi (Super Amara BAT)........ 10.56.27

 

GIZONEN 3.000 METROAK

 

1- David Garcia Azofra (Bidezabal)..............................  9.00.04

2- Aingeru Gutierrez-Cabello (Real Sociedad) .........l... 9.00.79

3- Aimad Bouziane (EHU)....................................... 9.11.99

 

EMAKUMEEN 5.000 METROAK (MARTXA)

 

1- Nahia Ibarzabal (Durango Kirol Kluba)................. 31.45.9

2- Aitana Benito (Bidezabal)................................ 33.30.2

3- Ane Amundarain (Tolosa)................................ 33.48.3

 

EMAKUMEEN MAILU JAURTIKETA (4 KILO)

 

1- Iratxe Olazabal (Bidezabal)...................... 46.60

2- Miren Delgado (At San Sebastian)........... 45.22

3- Laura Vazquez (Super Amara BAT)......... 38.50

 

EMAKUMEEN XABALINA JAURTIKETA (600 GRAMO)

 

1- Arantza Moreno (Bidezabal)...................... 48.29

2- Sara Callado (At San Sebastian)............... 40.75

3- Ainhoa Irigoien (Super Amara BAT)...........27.23

 

EMAKUMEEN 4X400 ERRELEBO LASTERKETA

 

1- Bidezabal............ 4.23.36

2- Txindoki............. 4.31.86

3- Tolosa............... 4.54.80

 

 Bidezabaleko atletak:

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



Durango Kirol Klubeko emakumeen taldea:

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!