2007tik hona UCIren txirrindulari onenaren zerrendan lehenengo tokian dagoen Marianne Vos (1987, Bolduque, Herbehereak) Emakumeen Birara etorriko da.
Rabobankek Birara etorriko dela konfirmatu du eta bertan parte hartuko duten txirrindularien zerrenda bidali dio antolaketari; horien artean gaur egungo txapeldun olinpikoa dago eta 121 zenbakidun dortsala jantziko du. Aurten errepideko lasterketak mendi bizikletako beste batzuekin konbinatzen hasi da Vos. Orain asteburu bi Flandesko tourra irabazi zuen.