Irabaziz gero, lider egongo litzateke.
Areto futboleko lehenengo erregionalean, igotzeko borrokan dabiltza Durangaldeko Sapuberri, Dantzari eta Elorrioko B. Zamudio liderraren ostean dago Durangoko Sapuberri gaur egun, igoera lortuko luken bigarren postuan, baina puntu bakarrera du Iurretako Dantzari eta puntu bira Elorriko C.
Sapuberrik Zamudio liderra bisitatuko du gaur. Irabaziz gero, lider egon daiteke. Lehen itzulian 2-3 galdu zuten etxean Zamudioren kontra.
Durangoko Gu Lagunak, ostera, ez jaisteko borrokan dabil maila berean. Jaitsieratik puntu bira daude. Zapatuan, Arabella taldea hartuko dute etxean.