Abadiñon ihes egin dute bost txirrindularik

Anboto 2013ko api. 4a, 13:15

Traña-Matienako erdigunetik abiada bizian igaro dira aurreikusitako ordutegia baino bost minutu lehenago

Traña-Matienako erdigunetik abiada bizian igaro dira aurreikusitako ordutegia baino bost minutu lehenago. Abadiñotik Atxondorako bidean bost txirrindulariko ihesaldia sortu da: Velits, Vorganov, Montaguti, Ratto eta Taaramae.  Helmugarako 77 kilometroren faltan bost minutuko aldea zuten tropelarekiko.


Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapak 23 kilometro egingo ditu gaur Durangaldetik. Eguerdian Eubatik sartu da. Durango, Iurreta, Abadiño, Atxondo (Apata) eta Elorrio zeharkatu ondoren Pagatza mendaterantz zuzendu da tropela. Guztira, 13 kilometro egin dituzte eskualdean. Ondoren, 16:00 inguruan, Elgetatik Elorriora jaitsiko dira txirrindulariak eta Miotatik Berrizera eta Zaldibarrera zuzenduko dira Ermuan sartu aurretik. Bigarren pasada horretan 10 kilometro egingo dituzte eskualdeko lurretan. Zaldibarretik igarotzen direnean 22 kilometro bakarrik faltako dira helmugarako.

 

DURANGALDEKO IBILBIDEKO ORDUTEGIA

  • Durango............ 14:30-14:37
  • Iurreta............... 14:31-14:38
  • Traña-Matiena.. 14:34-14:41
  • Abadiño........... 14:37-14:45
  • Apata.............. 14:42-14:49
  • Elorrio............. 14:47-14:55
    ...............
  • Elorrio................ 15:44-15:58
  • Miota gaina....... 15:48-16:03
  • Berriz................ 15:53-16:08
  • Zaldibar............. 15:56-16:11

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!