Bizkaia-Durangok soilik eusten dio monopolioari

Anboto 2013ko api. 4a, 08:40

Lointeken nagusitasunari aurre egin diote

 

Emakumeen Euskaldun Torneoa hasi dute martxoan. Orain arte, lasterketa bietan Bizkaia-Durango izan da Lointek taldearen monopolioan muturra sartzea lortu duen talde bakarra.

 

Balmasedan aurreneko hamar postuetik zazpi Lointek taldeko txirrindulariek bete zituzten. Bizkaia-Durangoko Irene San Sebastian (seigarren), Lourdes Oiarbide (bederatzigarren) eta Elena Lloret (hamargarren) izan ziren salbuespenak. Zallan ere aurreneko hamarretan sailkatu ziren San Sebastian eta Oiarbide. Sailkapen orokorrean zazpigarren eta zortzigarren daude. Aurretik, Lointek taldeko sei txirrindulari dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!