San Eloy eta Iketzen lanpostuak defendatzeko manifestazio jendetsua atzo Elorrion

Anboto 2013ko mar. 24a, 20:00

LAB eta ESK-k diotenez 1.000 lagun bildu ziren atzo San Eloy eta Iketz enpresentzako konponbidea eskatzeko. Enpresa-buruen kudeaketari leporatu diote enpresek bizi duten egoera, eta Jaurlaritzari \"dagokion erantzukizunarekin jardun dezala\" eskatu diote.

LAB eta ESK-k diotenez 1.000 lagun bildu ziren atzo San Eloy (Elorrio) eta Iketz (Abadiño) enpresentzako konponbidea eskatzeko. Enpresa-buruen kudeaketari leporatu diote enpresek bizi duten egoera, eta Jaurlaritzari "dagokion erantzukizunarekin jardun dezala" eskatu diote.

 

LABek eta ESK-k manifestazioaren inguruan emandako prentsa agerraldian, beharginen lanpostuak defendatzeko emandako pausoen berri eman dute, bai inbertsore berriak bilatzeko, baita Jaurlaritzagaz izan dituzten elkarrizketak ere. Enpresan diharduten 210 langileren lanpostuak defendatu eta Volswagenekin bitartekaritza lana egiteko eskatu diote sindikatuek Jaurlaritzari. 2010ean San Eloyri 1.300.000 euro eman zizkioten eta aurrerago beste milioi bat euro baino gehiago, eta Iketzi 600.00 euro eman zizkieten. Jaurlaritzak enpresaren akzioen %18 du. Gainera, sIndikatuetako ordezkariek enpresek bizi duten egoera enpresaren kudeaketa txarrari leporatu diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!