Ipar Uribe eta Durangaldea, BBK sariketaren finalean, gaur

Anboto 2013ko mar. 22a, 09:44

Bertsolari gazteen sariketaren finala jokatuko dute, Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeek, Bilboko kafe antzokian, gaur

Bertsolari gazteen sariketaren finala jokatuko dute, Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeek, Bilboko kafe antzokian, gaur.

  

Ohikoa denez, bi adin-mailatan banatuta jardungo dute bertsolari gazteek. Durangaldeko taldean, Garoa Angiozarrek, Iruri Altzerrekak, Txaber Altubek, Aitor Bizkarrak, Ander Gerrikaetxebarriak eta Ane Alegiak kantatuko dute.

 

Bernardo Mandalunizek jardungo du gai jartzaile lanetan, eta doakoa izango da saiorako sarrera. Gaur, 19:00etan, Bilboko kafe antzokian da hitzordua.

 

Durangaldea eta Ipar Uribe lehenago ere arituak dira lehiaketa honen finalean: sei aldiz irabazi du Ipar Uribek, eta hirutan Durangaldeak. Antolatzaileen berbetan, eskualde bi horietan "bertsolaritzan ibilbide oparoa egin dute dagoeneko, hein handi baten beren bertso eskolek emandako bultzada garrantzitsuari esker".

 


Bizkaiko zazpi eskualdetako 45 bertsolari gaztek eskuhartu dute BBK sariketaren XXI. edizio honetan; horietatik 14 bertsolari lehenengoz igo dira oholtzara era honetako lehiaketa batean aritzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!