Mario Gonzalezek lehenengo garaipena eman dio Baqué-Campos taldeari

Anboto 2013ko mar. 18a, 09:27

Mario Gonzalezek ehun kilometroko ihesaldiaren ondore Astilleroko (Kantabria) 48. San Jose Saria irabazi du

Mario Gonzalezek ehun kilometroko ihesaldiaren ondoren lortu du irabaztea Astilleroko (Kantabria) 48. San Jose Sarian.

 

Cafes Baqué-Conservas Campos taldeko Mario Gonzalezek (Torrelavega, Kantabria, 1992) denboraldiko lehen garaipena eman dio taldeari bere sorterrian. Ibilbidea ondo ezagutzen zuelako-edo, lasterketa hasi eta berehala (26. kilometroan) ihes egin zuen Lizarte taldeko Higinio Fernandezekin batera. Atzetik beste hiruko talde bat sortu zen Cafes Baque-Camposeko Antonio Angulo (Los Guindales, Kantabria, 1992) tartean zela.

 

 

Lasterketa Morcillorako azken igoeran erabaki zen. Helmugarako sei kilometroren faltan Fernandezek erasoa jo, baina Gonzalezek harrapatu eta pasatu egin zuen. Igoeran lortutako aldea nahiko izan zuen 100 kilometroko ihesaldiaren ostean helmugan besoak altxatzeko. Angulo hirugarren sailkatu zen.

 

David Etxebarria zuzendariak lau txirrindulari bakarrik eraman zituen lasterketara eta horietako hiru kantabriarrak ziren. Erabaki zuzena izan zela argitu zuen azken emaitzak, garaipenagaz batera taldekako sailkapena ere lortu zutelako. Etxebarriak lasterketa “perfektua” irten zitzaiela azaldu zuen: “Oso pozik nago. Lau txirrindulari bakarrik ekarri ditugun arren, dena ederto irten zaigu”.

 

Lasterketa honetan zazpigarren tokian sailkatzea lortu zuen Ciclos Iturriaga taldeko Iban Leanizbarrutiak.

 

 

Usabel hamargarren Lizarran

Cafes Baque-Campos taldeak Lehendakari Txapelketarako puntuagarria zen Lizartzako lasterketan (Cirilo Zunzarrenen oroimenezkoa) ere parte hartu zuen asteburuan eta Paul Usabelek (Atxondo, 1991) hamargarren amaitu zuen. Caja Rural taldeko Miguel Angel Benito irabazi zen irabazlea. Lehendakari Txapelketako hiru proba joan direnean, Naturgas Energia taldeko Loic Chetout txirrindulariak lider jarraitzen du.

 

 

Mario Gonzalez helmugara sartzen

\"\"


 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!