Aukeratu dituzte maketa lehiaketaren finalistak

Anboto 2013ko mar. 20a, 10:54

Bederatzi talde aukeratu dituzte Durangaldeko I. Maketa Lehiaketaren finalista izateko. Apirilaren 11n, Durangon, 19an Zornotzan, eta 26an, Abadiñon joko dute aukeraturiko taldeek

Bederatzi talde aukeratu dituzte Durangaldeko I. Maketa Lehiaketaren finalista izateko. Apirilaren 11n, Durangon, 19an Zornotzan, eta 26an, Abadiñon joko dute aukeraturiko taldeek.

 

Durangoko September Boy, Ilunbeltzean eta Doktors Klub; Abadiñoko Ymotek; Zornotzako Etorkizun Beltza, Raxfer eta Steepers; Iurretako Krome eta Elorrioko Kilauea taldeak dira lehiaketan aurrera egiteko aukeratu dituztenak.

 

Apirileko emanaldietan, bederatzi horietatik bi aukeratuko ditu epaimahaiak, eta maiatzaren 16an, Durango Platueruenean eskainiko dute finalista biek kontzertua.

 

Abadiño, Iurreta, Zornotza eta Durangoko udalek antolatu dute, aurten, Durangaldeko I. Maketa Lehiaketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!