Poemas de paz y amor liburua kaleratu berri duen Vicente Moreno abadiñarrak, eta Peru Magdalena, Oier Gonzalez, eta Begoña Eguen durangarrek errezitatuko dute poesia, martxoaren 22an, 19:30ean, Abadiñoko Errota kultur etxean.
Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira eta liburu berria aurkezteko helburuagaz antolatu du Vicente Morenok barikuko errezitaldi hori. Naturari buruzkoak dira Poemas de paz y amor liburuko olerki gehienak: Euskal Herriko paisajeek zein Morenoren jaioterriko –Soriako– paisaiek inspiraturikoak. Liburuko poemen lagin bat eskainiko du Morenok, emanaldi horretan.