Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeek jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXI. Sariketaren finala. Martxoaren 22an izango da saio hori, 19:00etan, Bilboko kafe antzokian.
Asteon, martitzenean eta eguaztenean kantatu dute gazteek txapelketaren finaulaurrekoetan; Durangoko Institutuko saioan, Arratiako taldeak baino puntu bi gehiago batu ditu Durangaldekoak. Ipar Uribek, ostera, Algortako bigarren finalaurrekoan lortu zuen finalerako txartela, Bilboaldeak baino 45 puntu gehiago batuta.
Guztira, Bizkaiko zazpi talde ibili dira aurtengo txapelketan. Durangaldeko sei bertsolari gaztek kantatuko dute Bilboko finalean: Garoa Angiozarrek, Iruri Altzerrekak, eta Txaber Altubek, 18 urtetik beherakoen sailean; eta Aitor Bizkarrak, Ander Gerrikaetxebarriak eta Ane Alegriak, 19 eta 24 urte bitartekoen taldean.