Iñigo Larizek Andres de Regil Kopa irabazi du

Anboto 2013ko mar. 12a, 08:20

Europako Mendietan jokatutako lasterketan eta Mikel Navarro sokalagun duela, Iñigo Larizek Andres de Regil Kopa irabazi du asteburuan. Eski zeharkaldietan lasterketarik garrantzitsuenetakoa da

Europako Mendietan jokatutako lasterketan eta Mikel Navarro sokalagun duela, Iñigo Larizek Andres de Regil Kopa irabazi du asteburuan. Eski zeharkaldietan lasterketarik garrantzitsuenetakoa da.

 

Aurten 38. aldia egin du eski zeharkaldien Andres de Regil Kopak eta 170 parte hartzaileetatik euskaldun bi izan dira onenak: Iñigo Lariz elgoibartarra (Mugarra triatloi taldeko kidea) eta Mikel Navarro urretxuarra. Euriak, haize zakarrak eta elurrak ikaragarri gogortu zuten kirolarien jarduna Europako Mendietako Erdialdeko Mendigunean egindako zeharkaldian. Larizek eta Navarrok bikote konpentsatua osatzen dutela erakutsi eta nagusitasunez irabazi zuten.

 

Iñigo Larizek eski zeharkaldiko denboraldi emankorra darama. Otsailean Izaban jokatutako txapelketa bietan (erlojupekoa eta bakarkako igoera) Euskadiko txapeldun geratu zen.

 

 

 

 

\"\"

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!