Durango Kirol Klubeko Izaro Telleria eta Nora Narbaiza podiumera igo dira jubenil mailan.
Asteburuan Kalamurako VII. Igoera (5 km eta 600 metroko desnibel positiboa) lehiatu zuten Etxebarrian. Bertan Durango Kirol Klubeko hainbat ordezkarik parte hartu zuten eta Izaro Telleria markina-xemeindarra (49.56) eta Nora Narbaiza (56.03)zaldibartarra podiumera igo ziren. Otsailean, Kros Luzeko Euskadiko Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen Telleriak. Bere hurrengo hitzordu nagusia Avilan izango da. Euskadiko selekzioagaz jubenil mailako Espainiako txapelketan parte hartuko du.
Gizonetan David Garciak laugarren (34.34) amaitu zuen. Durangarra ez zen topera aritu, datorren larunbatean Laredon egongo den lasterketarako (10 km) prestaketa gisa hartu zuelako Kalamurako igoera. Hala ere, emaitza bikaina lortu zuen espezialista askoren aurretik geratuz. Lasterketa Julen Aranguena kortezubiarrak irabazi zuen (33.01). Azpimarratzekoa da Argoitz Ircio zaldibartarrak lortutako zortzigarren postua ere: 36.02. Garciaren taldekide Imanol Muñoz durangarra 24. sailkatu zen: 41.46.