Angulok denboraldiko lehenengo podiuma eman dio Cafes Baque-Campos taldeari

Anboto 2013ko mar. 11a, 11:57

Antonio Angulo kantabriarra bigarren sailkatu zen Lizartzan

Antonio Angulo (Los Guindales, Kantabria, 1992)  bigarren sailkatu zen Lizartzan.

 

Cafes-Baque Campos taldeak denboraldiko lehenengo podiuma lortu du Gipuzkoan, Lizartzako XXV. Sarian. Lehendakari Torneoko (23 urtez azpikoa) bigarren lasterketan bigarren sailkatu zen Antonio Angulo, Naturgas Energia taldeko Loic Chetout-en atzetik. Lehendakari Torneoko lehenengo lasterketan zortzigarren geratu zen Angulo kantabriarra.

 

SAILKAPENA

 

  1. Loic Chetout (Naturgas energia)........................ 2.28.30
  2. Antonio Angulo (Cafes Baque-Campos)........... 2.28.30
  3. Jesus Rubio (Caja Rural)................................... 2.28.30

     

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!