Lau sari jaso ditu Gorakadak FETEN jaialdian

Anboto 2013ko mar. 4a, 12:16

Gijongo FETEN sariketatik lau sarigaz bueltatu da Abadiñoko Gorakada antzerki konpainia. Estreinatu berri duten \'Munduari itzulia\' obra goraipatu du Asturiasko antzerki jaialdiko epaimahaiak

Gijongo FETEN sariketatik lau sarigaz bueltatu da Abadiñoko Gorakada antzerki konpainia. Estreinatu berri duten \'Munduari itzulia\' obra goraipatu du Asturiasko antzerki jaialdiko epaimahaiak.

 

Willy Fogg-en bidaiaren Munduari itzulia obrako Gorakadaren kontakizunagatik, moldaketarik onenaren saria jaso du, batetik, Julio Salvatierrak. Baina beste hiru sari gehiago ere ekarri ditu Durangaldeko antzerki taldeak, Asturiasko jaialditik: zuzendari onenaren saria eman diete Alex Diaz abadiñarri eta Ze Garcia lankideari, interpretaziorik onenaren saria jaso dute Aritza Rodriguez eta Jose Cruz Gurrutxagak, eta argiztapen eta espazio eszeniko onenarena Jose Ibarrola, Javi Tirado eta Javi Ullak.

 

Haur eta gazteentzako arte eszenikoen jaialdia da FETEN, eta XXII. edizioa ospatu dute aurten: munduko 68 antzerki konpainiaren lana izan da egunotan, bertan ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!