Zuzenean podiumaren gorenera igo dira Lariz eta Ariznabarreta

Anboto 2013ko mar. 4a, 09:40

Azpeitiko \'Zuzenien\' igoera bertikalak Euskal Herriko zirkuituari hasiera eman zion atzo. Mugarra triatloi taldeko Iñigo Larizek irabazi zuen igoera eta Oier Ariznabarreta taldekidea geratu zen bigarren. Zapatuan Eibarko duatloia irabazi zuen durangarrak

Azpeitiko ‘Zuzenien’  igoera bertikalak Euskal Herriko zirkuituari hasiera eman zion atzo. Mugarra triatloi taldeko Iñigo Larizek irabazi zuen igoera eta Oier Ariznabarreta taldekidea geratu zen bigarren. Zapatuan Eibarko duatloia irabazi zuen durangarrak.

 

\"\"Euskal Herriko igoera bertikalen zirkuitua ezinhobeto hasi da Mugarra triatloi taldearentzat. Iaz bigarren geratu ondoren, aurten igoera irabaztea lortu zuen Iñigo Lariz elgoibartarrak: 31.00. Oier Ariznabarreta durangarra minutu erdi geroago helmugaratu zen bigarren tokian: 31.31. Imanol Goñik osatu zuen podiuma: 31.40. 

 

Ariznabarretak nahiko eta gehaigo egin zuen domekan, aurreko egunean Eibarko duatloia (sprint distantzian) lehiatu eta irabaztetik zetorrelako: 1.00.43. Emakumeetan Ainara  Pachecok irabazi zuen (1.12.25) eta Abadiñoko Laubideta triatloi taldeko Maite Unzueta zortzigarren sailkatu zen:  1.17.21. Azkenik, Amaia Eguren (MugarraTT) junior mailako  onena izan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!