Gaur Euskal Herriko Rallysprint Txapelketa hasiko du Iban Tarsiciok, Gabirian.
Gaur, Euskal Herriko Rallysprint Txapelketa hasiko da Gabirian. Bertan, 51 gidarik parte hartuko dute, eta horietako bost Durangaldeko taldeetan dabiltza. Durangalde Rancing elkarteko Iban Tarsicio gidariak eta Iñigo Peña kopilotuak prestaziorik handieneko mailan (6 kategorian) parte hartuko dute Mitsubishi EVO IX bategaz.
Gabirian zein gainerako bederatzi lasterketetan Joxe Labaka (Mitsubishi EVO V), David Ardions (Mitsubishi EVO VII), eta Jon Davoz (Mitsubishi EVO IX) izango dituzte arerio nagusiak.
Durangalde Racing elkarteko honako bikote hauek ere lehiatuko dira Gabirian: Oier Gorrotxategi eta Ibon Sarasua (Peugeot 205 GTI), Eneko Goiriena eta Patricia Lerin (BMW 325i) eta Daniel Benito eta Liher Basterretxea (BMW 325i). Iñigo Olabegogeaskoetxea pilotua eta Iñaki Narbaiza kopilotua (BMW M3), ostera, Abadiño Karting Taldeagaz lehiatuko dira. Bere mailan (5 kategoria) podiumean sartzea eta sailkapen orokorrean bost onenen artean geratzea dute helburu.
Gabiriako ibilbidea errei bakarrekoa eta estua da. Errepideak hezetasuna izan ohi du, eta gidariak areketan arriskatuz saiatzen dira denbora irabazten.