Mendi bizikleta martxa egingo dute Elorrion

Anboto 2013ko mar. 2a, 08:02

Elorrioko Txirrindulari Elkarteak 18, 25 eta 32 kilometroko ibilbideak prestatu ditu domekarako

Elorrioko Txirrindulari Elkarteak 18, 25 eta 32 kilometroko ibilbideak prestatu ditu domekarako.

 

Elorrioko Txirrindulari Elkarteak mendi bizikleta martxa bat antolatu du domekarako. Aurten 14. aldia egiten du martxak, eta 10:00etan hasiko da plazan.

 

Zailtasunaren araberako hiru ibilbide prestatu dituzte. Besaideraino, denak elkarrekin joango dira. Han, ibilbide laburra aukeratzen dutenek (18 kilometro eta 500 metroko desnibel positiboa) Memaia igoko dute, handik berriro Elorriora jaisteko. Ibilbide ertaina egitea erabakitzen dutenek (25 kilometro eta 750 metroko desnibela) Besaideko iturritik Udalako herrira joango dira. Handik, bidezidor batzuk hartuz, Kanpazarreko harrobi zaharretik zein berritik gora, Kanpazar gainera helduko dira, bide zaharretik berriro Elorriora jaisteko.

 

Ibilbiderik gogorrenagaz ausartzen direnek (32 km eta 1.100 metroko desnibela) Kanpazarretik Besaiderako bidea hartuko dute, Udalaitz azpitik doana. Memaia igo eta Elorrion helmugaratuko dira.

 

Izen-ematea egun berean Izena egunean bertan eman daiteke, lasterketa hasi baino ordubete lehenagotik hasita. Federatuek euro bi ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabekoek hamabost. Amaieran, dutxak eta bizikleta garbitzeko gunea atonduko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!