Mungiako duatloia emankorra izan da Mugarra triatloi taldearentzat. Emakumeen taldekako garaipena lortu du, hein handian Irene Loizate gazteak egindako lanaren ondorioz.
Junior mailako garaipena lortzeaz gainera, emakumeen absolutuan bigarren sailkatu zen Irene Loizate. Naiara Perez (Triatlon Santander) irabazlearengandik 1.07ra helmugaratu zen: 1.16.43. Emakumeetan, lehenengo hamarren artean sailkatu ziren Abadiñoko Laubideta triatloi taldeko duatloilari bi ere: Uribarri Eguia bosgarren (1.17.58) eta Maite Unzueta zortzigarren (1.21.00). Mugarraren taldekako garaipenean zeresan handia izan zuten Amaia Egurenek (bigarren junior mailan) eta Lide Azuetak (bigarren kadeteetan).
Mutiletan Mugarra triatloi taldeko Unai Arbulu eta Iker Villanueva podiumera igo ziren kadete eta junior kategorietan, hurrenez hurren. Ion Koldo Urienek, aldiz, irabazi egin zuen beteranoen bigarren mailan.
Arrigorriagako lasterketa
Gorka Bizkarrak (Mugarra triatloi taldea) zortzigarren amaitu zuen Mungiako duatloia eta hurrengo egunean Arrigorriagako lasterketan parte hartu zuen. Konpetizioa atsegin duela dio, gozatu egiten duela eta horregatik joan zen Arrigorriagara. Elurraren ondorioz, ibilbidea laburtu egin behar izan zuten (4.8 km). Josu Amutio, Jonatan Gonzalez, Iñaki Garcia eta laurek taldetxoa osatu zuten eta azkenean Gorka Bizkarra hirugarren geratu zen Garcia eta Gonzalezen atzetik.