Federazioak 250 zigilu aterako ditu Lejarreta gogoratzeko

Anboto 2013ko ots. 14a, 09:50

Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak abenduan auto batek harrapatuta hil zen Iñaki Lejarreta gogoratzeko 250 zigilu aterako ditu.

Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak abenduan auto batek harrapatuta hil zen Iñaki Lejarreta gogoratzeko 250 zigilu aterako ditu.

 

Ekimen honen bidez Euskal Herriko BTTan erreferente izan zen txirrindularia gogoratu gura dute. Zigiluek Lejarretaren irudia dute eta hamar bat egun barru erosi ahalko dira Federazioaren bidez (1,80 euro). Dagoeneko egin daitezke eskariak Federaziora deituta edo webgunera sartuta. Eskaria handia bada zigilu gehiago ateratzeko aukera dago: "Lejarreta Euskal Herriko BTTko erreferente bat izan zen eta bere heriotza tragedia bat izan da. Hori guztia kontuan hartuta erabaki dugu zigulu hauek ateratzea", adierazi du Agus Ruiz Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko presidenteak.

 

Ez da horrelako ekimen bat martxan jarri duten lehenengo aldia. Orain urte bi, David Secok txirrindularitza utzi zuenean, bustuariarraren omenezko zigiluak atera zituen Federazioak.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!