Martxoaren 15era arte bidali daitezke lanak, Markeliñe antzerki taldearen helbide bietara.
Lehiaketa egingo dute Zugan Ni antzerki jaialdiaren aurtengo edizioa iragarriko duen kartela hautatzeko. Horixe jakinazi du jaialdia antolatzen duen Zornotzako Markeliñe antzerki taldeak.
Martxoaren 15a baino lehen, zuganni@markeline.com edo markeline@markeline.com helbideetara bidali behar dituzte parte-hartzaileek euren lanak, eta martxoaren 20an emango dute jakitera jasotako guztietatik zein aukeratu duen epaimahaiak jaialdiaren kartela izateko. Hamabi eta hamazortzi urte artekoek parte har dezakete lehiaketa honetan, eta irabazleak tablet bat jasoko du. Seigarrenez antolatuko dute Zugan Ni aurten, hasierako helburu beragaz: nerabeak antzerki mundura hurreratzea.