Garazi Lekunberrik kros luzeko Euskadiko txapelketa irabazi du

Anboto 2013ko ots. 11a, 11:41

Amorebieta-Etxanon jokatutako txapelketan Bidezabal taldeko Garazi Lekunberri izan zen irabazlea jubenil mailan. Maila berean hirugarren geratu zen Izaro Telleria

Amorebieta-Etxanon jokatutako txapelketan Bidezabal taldeko Garazi Lekunberri izan zen irabazlea jubenil mailan. Maila berean hirugarren geratu zen Izaro Telleria.

 

Jauregiberria inguruko zirkuitu lokaztua ez zen espero bezain emankorra izan Durangaldeko klubentzat. Hainbat domina irabazi zituzten klub biek duten harrobia baliotsua dela erakutsiz, baina segurutzat ematen zen dominaren batek ere ihes egin zuen.

 

Emakumeen jubenil mailan lortu ziren emaitzarik onenak. Bidezabal klubeko Garazi Lekunberri Euskadiko txapeldun geratu zen eta Izaro Telleria (Durango Kirol Kluba) hirugarren. Laster Espainiako txapelketa jokatuko da eta biek ala biek sobera meritu egin dituzte Euskadiko selekziorako hautatuak izateko. Maila horretan, Bidezabal eta Durango Kirol Kluba bigarren eta hirugarren  geratu ziren, hurrenez hurren, taldekako sailkapenean.

 

Emakumeen kadete mailan, Bidezabalek taldekako sailkapena irabazi zuen Olaia Lekunberri (laugarren), Naroa Martinez (bosgarren) eta Nerea Costaren (zazpigarren) lanari esker.

 

Azpimarratzeko moduko lasterketa osatu zuen Alejandro Bilbaok ere eta hirugarren sailkatu zen gizonen kadete mailan.

 

Emakumeen elite mailan Iraia Garcia (Bidezabal) Euskadiko azpitxapeldun geratu zen, Belit Solar taldekidearen aurretik. Gizonetan David Garciak lasterketa utzi egin behar izan zuen sukarraren ondorioz. Ustekabeko emaitza txar horrek ez lioke eragotzi behar Espainiako txapelketarako partaidetza, goi mailako denboraldia osatu duelako.

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!