San Blasetan Zelaietara ez

Anboto 2013ko urt. 31a, 13:01

\"Abadiñon sanblasetan...\" hasten da kanta famatua, ez, \"Zelaietan sanblasetan\". Zergatik diot hau? Aspaldion nire herriaren izena eta herriburuarena (cabecera del municipio) lar zabaltzen hasia delako, hots, Zelaieta. Ez dot ezagutzen euskaldun zahar abadiñarrik izen hori, normalki, erabili duenik

\"\""Abadiñon sanblasetan..." hasten da kanta famatua, ez, "Zelaietan sanblasetan". Zergatik diot hau? Aspaldion nire herriaren izena eta herriburuarena (cabecera del municipio) lar zabaltzen hasia delako, hots, Zelaieta. Ez dot ezagutzen euskaldun zahar abadiñarrik izen hori, normalki, erabili duenik.

 

Udalak eta enparau erakunde ofizialek, Errepublika garaitik, eta seguru asko, lehenagotik, oraintsu arte, beti argitaratu dute herriburuaren izena "Abadiño-Celayeta", baita Telefonica eta Correosek ere. Honek, euskal idazkera akademikoa onartuz eta jarraituz, Abadiño-Zelaieta. Hain zuzen, Euskaltzaindiak, 1986an eta 2001ean, Eusko Jaurlaritza eta EUDELekin batera argitaratutako Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak izendegi biotan, udalerriaren izena ABADIÑO dakarte eta herriburuarena Abadiño-Zelaieta, Zelaietarik ez. Nire osaba Jose Bizkarra Etxaburu baserrikoak, ahozko forman, noski, herriaren izena "Abaño", baina Etxaburutik herriburuaz ari zenean, beti, "Abaño-Seleta", adibidez, "Abaño-Seletan erromeridje hasi da...", "Abaño-Seletan taberna batzuk badaus, baina, Abaño osoan (udalerri guztian) asko...". Oraintsu, Astolagoxaskoetako beste baserri bitako euskaldun zahar biri inkesta eginda, biak, era bitara erantzun deuste: "Abaño" eta "Abaño-Seleta", inondik inora ez "Zelaieta". Gure aititak ordea, Trañakoa zenetik, herriburura joateko "Herrire nue", edota, "Abadiñora nue", "Abadiño-Seleta", oso gutxitan eta "Seladjeta"
–Zelaieta, bertako ahoskeran– sekulan bez. Gainera, nongo Zelaieta?

 

Ondorioz, udaletik hasita, herriburuaren izena idatziz Abadiño-Zelaieta erabil bedi, ez, ordea "Zelaieta".

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!