Zaldibar eta Atxondok bina txapel lortu dituzte

Anboto 2013ko urt. 31a, 11:41

Joan zen asteburuan Markinan jokatutako Durangaldeko pilota txapelketako finaletan, bina txapel irabazi zituzten Zaldibarrek eta Atxondok

Joan zen asteburuan Markinan jokatutako Durangaldeko pilota txapelketako finaletan, bina txapel irabazi zituzten Zaldibarrek eta Atxondok

 

Benjamin B mailan Zaldibarrek erraz menderatu zuen Lea-Ibarra (18-6). Kadeteetan, ostera, lan handiak eman zizkion Durangok (18-14).

 

Atxondo kimuen A mailan eta gaztetxoen A mailan nagusitu zen. Kimuetan, emaitzak erakusten duena baino lan gehiago egin behar izan zuten Lea-Ibarrari irabazteko (18-12). Gaztetxoetan, berriz, Durangok espero baino estuasun gutxiago eragin zizkion Atxondori (18-4).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!