Zaldai eta Asuntze Mendi Taldeek eskiatzera irteera antolatu dute

Anboto 2013ko urt. 29a, 11:04

Iurretako Zaldai Mendi Taldeak eta Atxondoko Asuntze Mendi Taldeak elkarlanean eskiatzera irteera antolatu dute Jaca-Candanchura otsailak 8, 9eta 10erako

Iurretako Zaldai Mendi Taldeak eta Atxondoko Asuntze Mendi Taldeak elkarlanean eskiatzera irteera antolatu dute Jaca-Candanchura otsailak 8, 9eta 10erako.

 

Otsailaren 8an, 18:00etan abiatuko da autobusa Atxondoko plazatik eta 18:30etan Iurretako Andaparape kalean geldialdia egin ondoren, Jacarako bidea hartuko dute. Itzulera igande iluntzean izango da.

 

Autobusa, bi egunetarako hotela, gosari eta afariekin eta bi egunetarako fortfaita jasoko dituzte 150 euroren truke irteeran parte hartzen dutenek. Horrez gain eskiak alokatzeko aukera egongo da.

 

Izen ematea otsailaren bata arte egongo da zabalik www.zaldaimenditaldea.org webgunean. Informazio gehiago nahi izanez gero Asuntze Mendi Taldeko 645008307 telefonora deitzeko aukera dago edo zaldai@hotmail.com  helbidera idaztekoa ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!