Atxondo eta Durango, finalean aurrez aurre pilotan

Anboto 2013ko urt. 25a, 09:16

Asteburuan jokatuko dira Durangaldeko pilota txapelketako finalak Markinan. Guztira, bederatzi final jokatuko dira: Durangok hirutan parte hartuko du, Zaldibarrek birritan, eta Atxondok baten

Asteburuan jokatuko dira Durangaldeko pilota txapelketako finalak Markinan. Guztira, bederatzi final jokatuko dira: Durangok hirutan parte hartuko du, Zaldibarrek birritan, eta Atxondok baten.

 

Gaur 18:30ean lehiatuko dira Zaldibar eta Durango gazte aurreko mailan. Nahiz eta Zaldibar den garaipena eskuratzeko faborito, pronostikoak zabalik daude.

 

Zapatuko norgehiagoka ikusgarriena Gaztetxoak A mailakoa izango da, eta Atxondo eta Durango ibiliko dira buruz buru. Orain arte, Atxondok ez du partidurik galdu eta ligaxkan Durango menderatu zuen. Hala ere, Durangoko bikoteak ere maila ona erakutsi du partiduetan, eta lehia borrokatua izatea espero da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!