Praderak eta Antxiak Derioko Pilota Jaian hartu dute parte

Anboto 2013ko urt. 15a, 12:17

Munduko Pilota Batzarrak Derio pilotazaleen bilgune bilakatu zuen zapatuan. Ipar Euskal Herriko pilotariek, Hego Euskal Herrikoen aurka jokatu zuten hiru modalitatetan. Pilota partiduez gain beste zenbait ekintza ere antolatu zituzten Derioko udal pilotalekuan, erakusketak, umeentzako jokuak, tailerrak etab.

Gazte mailan eskuz, 22 urtez azpikoetan eta nagusien mailan Hego Euskal Herriko pilotariak izan ziren nagusi. Jokatutako hiru partiduak erraz irabazi zituzten, Ipar Euskal Herriko pilotariek maila baxuagoa erakutsi zuten. Irribarria eta Ibarrondok Mendi anaiak hartu zituzten mendean (22-9), Dorronsoro eta Legarreta, Barreneche eta Idiarten aurka garaitu ziren (22-6) eta Beitiak eta Lopezek, Mendi eta Agerreren aurka irabazi zuten (22-12).

Gomazko paletan emakumezkoak lehiatu ziren. Itsaso Pradera mallabiarrak eta Laura Saezek osatutako bikoteak Etcheleku eta Housset bikoa izan zuen aurkari. Etcheleku eta Housset izan ziren nagusi (30-14). Nahiz eta partidu borrokatua izan, atzean zein aurrean garaileak gehiago izan ziren.

Joko Berrian Ander Antxia abadiñarrak Mikel Goñi bikote kide zuela, Larretxea eta Paxkal De Ezcurraren aurka jokatu zuen. Antxiak eta Goñik hasiera ona egin zuten, Ipar Euskal Herriko bikoteari aurreratu zitzaizkien baina 33 tantura heltzerakoan berdindu egin zuten. Ordutik aurrera Larretxea eta De Ezcurra nagusitu ziren bukaerara arte (36-40).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!