Asturiasen Navia herrian jokatutako Espainiako Ziklo-Kros Txapelketan bigarren amaitu zuen Egoitz Murgoitiok (Hirumet taldea) elite mailan. Aitor Hernandez eta biek borroka ikusgarria mantendu zuten azken itzulira arte. Bere taldekide Pablo Lastrak urrea irabazi zuen 23 urtez azpikoan.
Oraintsu izandako eroriko baten ondorioz belauna minberatua zuela jardun zuen Murgoitiok. Bizikleta lepoan eta oinez egin beharreko tarteetan igarri zuen gehien mina. Hala ere, aurten sasoi bete-betean dabilen Aitor Hernandezi garesti saldu zion garaipena. Azken itzulira arte nor baino norrago aritu ziren: “Itzuli bi falta zirela Hernandez atzean uzten saiatu naiz, baina gurpilera itsatsita eraman dut. Aitor (Hernandez) merezitako irabazlea da”, adierazi du Murgoitiok.
Asteburuko errendimenduak indarberritu egin du abadiñarra: “Belgikan munduko kopa ondo amaitzea eta munduko txapelketan ere lan ona egitea espero dut”.
Lastrak urrea
Pablo Lastrak nagusitasun osoz jantzi zuen urrezko domina 23 urtez azpikoen mailan. Kevin Suarez (Cantabria/BioRacer Caravanas Erandio), Ismael Felix Barba (Madrid/EnBici) eta Iñigo Gomez (Cantabria/BioRacer Caravanas Erandio) saiatu ziren Lastraren erritmoari eusten, baina ezin izan zuten. Horrela, denboraldi borobila osatu du Hirumet taldeko txirrindulari gazteak. Aurten Euskadiko txapelketa ere irabazi du.
SAILKAPENA: GIZONEN ELITEA
-
Aitor Hernandez (Orbea)------------------------------ 1.07.40
-
Egoitz Murgoitio (Hirumet)-------------------------- 17 segundora
-
Javier Ruiz de Larrinaga (MMR Spiuk)----------- 20ra
-
Isaac Suarez (BioRacer)---------------------------- 2.00ra
-
Tino Zaballa (ZugotBikes)-------------------------- 3.17ra
SAILKAPENA: GIZONEN 23 URTEZ AZPIKOA
-
Jonathan Lastra (Hirumet)------------------- 47.27
-
Kevin Suarez (BioRacer)--------------------- 27 segundora
-
Iñigo Gomez (BioRacer)---------------------- 1.09ra
-
Jon Ander Insausti (Eki)---------------------- 1.15era
-
Paulo Gonzalez (Aquigest)------------------ 1.18ra
GAINERAKO MAILETAKO IRABAZLEAK
-
EMAKUMEEN ELITEA: Lucia Gonzalez (Asturias)
-
EMAKUMEEN 23 URTEZ AZPIKOA: Elena Lloret (Valentzia)
-
EMAKUMEEN GAZTE MAILA: Alicia Gonzalez (Asturias)
-
EMAKUMEEN KADETE MAILA: Rocio Garcia (Madril)
-
GIZONEN GAZTE MAILA: Felipe Orts (Valentzia)
-
GIZONEN KADETE MAILA: Unai Orbea (Euskadi)
-
MASTER 30 MAILA: Juan Carlos Gomez (Kantabria)
-
MASTER 40 MAILA: Marco Antonio Prieto (Asturias)
-
MASTER 50 MAILA: Jose Lorenzo Esteban (Nafarroa)
-
MASTER 60 MAILA: Borja Bergareche (Madril)
-
SELEKZIOAK ERRELEBOKA: Asturias (Mario Junquera, Alejandra Pareja, Abel Garcia, Rocio Gamonal, Daniel Ania eta Marco Antonio Prieto)
Euskaldunek, guztira, sei domina irabazi zituzten:
-
Urrezko bi: Jonathan Lastra (23 urtez azpikoa) eta Unai Orbea (kadete maila)
-
Zilarrezko bi: Alex Aramburu (gazte maila) eta Lierni Lekuona (gazte maila)
-
Brontzezko bi: Iñigo Gomez (23 urtez azpikoa) eta Olatz Odriozola (elite maila)