Asteburuko jardunaldia berezia izango da euskal ligan, Durangaldeko lau taldeak derbi bitan lehaituko direlako. Elorrioko Buskantza liderrak Durangoko Kurutziagari egingo dio bisita zapatuan. Elorrioko taldeak kanpoan jokatu dituen bost partiduak irabazi ditu, eta gertatzen dena gertatzen dela, lider amaituko du lehenengo itzulia. Kurutziaga pattal dabil aurten. Hamabi partidutik bi irabazi ditu, eta beherengo postuetan dabil. Beste derbian Abadiñoko Lagun eta Sasikoa neurtuko dira. Biak ala biak dabiltza goiko postuetan, baina garaipena behar dute aurretik dituzten taldeen martxari eusteko.