Durangaldeko korrikalariak maila askotan nabarmendu dira

Anboto 2013ko urt. 7a, 10:30

Bidezabaleko Naroa Martinez, Garazi Lekunberri eta Alejandro Bilbao nor bere mailan nagusitu ziren. Herri krosean Durango Kirol Klubeko hiru atleta igo ziren podiumera

 Bidezabaleko Naroa Martinez, Garazi Lekunberri eta Alejandro Bilbao nor bere mailan nagusitu ziren. Herri krosean Durango Kirol Klubeko hiru atleta igo ziren podiumera.

 

 

Atzo jokatu zen Zornotzako Nazioarteko Krosa oparoa izan da Durangaldeko korrikalarientzat. Ohi moduan Bidezabaleko emakumeak goi mailan aritu ziren. Gaztetxo-kadete kategorian Naroa Martinez durangarra izan zen irabazlea eta  Ines Pinaga taldekidea hirugarren sailkatu zen. Gazteetan Garazi Lekunberrik erakustaldia eman zuen eta erraz nagusitu zen. Nagusietan, aldiz, Iraia Garciak lehenengo euskalduna izatea lortu zuen 16. tokian helmugaratuta.

 

 

Gizonetan, Alejandro Bilbao gaztea onena izan zen gaztetxo-kadete mailan. Joseba Valle barakaldoztarragaz borroka estu eta ikusgarria mantendu zuen lasterketa osoan zehar. Gazteetan Ander Garciak eta Ander Santosek 8. eta 11. amaitu zuten hurrenez hurren.

 

 

Nazioarteko krosaren barruan, lehenengoz, herri krosa ere lehiatu zuten atzo eta gizonetan Durango Kirol Klubeko hiru korrikalarik bete zituzten podiumeko hiru postuak: Ekaitz Kortazar igo zen koskarik gorenera eta alde banatara izan zituen Gorka Bizkarra bigarren tokian eta Mikel Zabala hirugarrenean. Nagusietan David Garcia lehenengo bizkaitarra izan zen 24. postuan helmugaratuta.

 

 

Zornotzako krosa from AnbotoWeb

 

\"\"

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!