Aritz Hernandez eta Jon Munitxa euskal selekziorako deitu dituzte

Anboto 2013ko urt. 8a, 09:34

Hernandez berriztarrak eta Munitxa abadiñarrak Espainiako Ziklo kros Txapelketan parte hartuko dute euskal selekzioagaz

Hernandez berriztarrak eta Munitxa abadiñarrak Espainiako Ziklo kros Txapelketan parte hartuko dute euskal selekzioagaz.

 

 

Beste Alde Orue Eskola taldeko txirrindulari gazte bi urtarrilaren 13an Asturiasko Navia herrian jokatuko den Espainiako Ziklo Kros Txapelken arituko dira. Aritz Hernandez berriztarra (17 urte) eta Jon Munitxa abadiñarra (16 urte) dira euskal selekzioko elastikoa jantzita gazte mailako lasterketan parte hartuko dutenak. Txirrindulari taldeko ordezkarien esanetan podiumeko postuetatik gertu egoteko esperantza dute biek.

 

 

Horrez gainera, Adrian Sainzek eta Ekaitz Iturraldek ere Espainiako Ziklo Kros Txapelketan parte hartuko dute Beste Alde-Orue Eskolako elastikoagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!